2017(e)ko urtarrilaren 26(a), osteguna

LOGOTIPOAK

Gaur eguneko gizartean hainbat irudi erabiltzen dugu mezuak azaldu eta adierazteko. Irudi batzuk informatzeko erabiltzen dira, beste batzuk mezuak azaltzeko eta beste asko sentimenduak adierazteko.

Irudi honen bitartez, Picassok babesgabeen egoera salatzen du, ama eta semea irudian egoera tristean adieraziz. Artistak irudiaren bitartez bere sentimenduak adierazten dizkigu koadroaren ikusleei.

Irudien bitartez adierazten zaizkigun mezuak modu askotakora egin daiteke: marrazki, komiki, argazki, pintura, eskultura, bideo, filme, seinale eta hainbat eratako irudien bitartez. Mezua adierazten duen egileak, irudia egiterakoan bide egokiena aukeratu behar du ikusleak bere mezua ongi uler dezan.
Ikurrak edo logotipoak zeinu grafiko mota bat dira. Ikur edo logotipoek euren mezua berehala adierazteko gaitasuna dutenez gero, gaur egun, zeinu grafikoen erabilera eremu guztietara hedatu egin da.

Ikurra edo logotipoa, irudia eta testua integratzen dituen zeinu grafikoa da. Produktu desberdinetan agertzeko bereziki diseinatuak izaten dira ikur hauek. Ikurren helburua adierazten den marka, enpresa edo zerbitzua identifikatzea da.
Ikur bat gogoratzeko erraza baldin bada, ikusleak ikurra berriro ikusterakoan, adierazten duen marka, enpresa edo zerbitzua berehala identifikatuko du, beraz, ikurrak bere helburua bete duela esan genezake.
Ikur edo logotipoen diseinuan erabili ohi diren ikus elementuak sinpleak dira, hau da, oinarrizko forma eta koloreak. Era honetan, ikusleak modu arin eta errazean gogoratuko du irudia eta berehala identifikatuko du adierazten duen markarekin.